XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CONFESIO eta COMUNIOCO izena duen liburua bezalako elizako liburu jatorrak baditu, bai eta erdaraz... Cartas y documentos sobre la lengua Vascongada... deituak.

Baina aberatsena eta ernagarriena PERU ABARCA da, euskaldunen oitura, atsotitz, kanta; eta lantegi eta oletako tresnen izenak dakartziena.

Mogeltarrek Alfaro-n zuten jatorria, bai eta iudu odol tanta batzu baomen ziren Mogel-en famelian.

Beste idazle bat, Frai BARTOLOME de Markinak, idazle bezala liburu atsegin bat utzi digu, EUSKALERRIETACO OLGETA eta DANTZAK.; bertan, jai, dantzen eta gazteen billera bihurriak astintzen ditu, naiko gatzarekin, eta bidenabar, ahoan bilorik gabe, orduko oitura atrebituak azaltzen dizkigu txairoki.

Beste idazle jator bat ere aipatzen du liburuak, Bonifazio LATXA, Ubidekoa, jostirudi edo komedia farregarri baten egillea; TODOS ERRIBATECOS izena duenak, Arratia-ko gazte alai eta burrunbatsuen arteko elkarizketa eta amodio-kontuak dakartzi.

Ezdu euskerak kanpora bere burua aterako eta ez altxatuko, halako komedia jostagarria jokatzeko milizkeriakin badabiltza antzerki Taldeak.

Erdaratiko eleak sartuarren, gaia umorez erabiltzen, gizona da LATXA.

Lapurdi, Nafar eta Ziberokoen artean, ETXAHUN sartu du biltzaleak arrazoinekin; bizitza erdiragarria eraman zuen ziberotarrak, etxekoen-gandik persegitua, emaztiak tronpatua eta presondegian 5 urtez usteltzen egona, etxekoen erruz.

Hunek bertsoetan, bere zorigaitzak kondatzen ditu, eraberik batere gabe, eta bere etsaieri, apezak ere barkatu gabe, olerki minkor eta ausartak kantatu zien.

Idazleen artean Francisque MICHEL aipatzen du, baina hau etzen euskal izkiriazaile izan, kanten eta obren biltzailea baizik.

POESIES POPULAIRES deitzen den bere sail bat, erdaraz guk argitaratu genuen, euskara ere xuxen ezarriz, POESIAS populares de los Vascos izenburuarekin.

CHAHO, ziberotar idazle famatu bat izan zen, Zumalakarregiren aldera pasatua (hura agnostikoa zen) eta beraren omenez liburu romantiko bat idatzi zuena, VOYAGE en NAVARRE pendant l'insurrection des Basques deitua: euskal kantak ere bildu zituen, eta besten artean Biarritz liburua utzi digu, euskal oiturez eta berriez betea.